Alan Wake (Xbox 360)
Alan Wake da thriller psikologiko honen protagonista. Alanek misteriozko eleberriak idazten ditu baina, egun batean, Bright Falls izeneko herrixka txikira aldatzea erabakiko du, obretarako inspirazio bila. Bat-batean, bere emaztea desagertuko da; horixe abenturaren hasiera. Protagonista detailez josiriko eszenatoki interaktiboetan zehar mugituko da, zeinetan argiak eta iluntasunak paper garrantzitsua jokatuko duten. Orain arteko bideojokoek ez dute sekula izan halako argumentu sakonik.