Alaitz Melgarrek irabazi du Tene Mujika beka

Neskame eta ama bakarra izandako bere amonaren bizitza ikertuko du, eta urtebete izango du liburua idazteko.

Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta Cira Crespok osatutako epaimaihaiak Alaitz Melgar Agirreren proiektua aukeratu du Tene Mujika bekaren irabazle. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu bekak eta bere amama zenaren bizitza ikertuko du Melgarrek. 

Josefa Aguirre Echeverria 1927an jaio zen Azpeitian. Etxe pobreko garaiko neska asko bezala, neskame joan zen gaztetxoa zela, Donostian etxea zuten espainiar aristokrata batzuen etxera. Ohiko historia da, baina ezohiko osagaiak ere badituena: Ingalaterrara lanera joan izana, haurdun geratzea ezkondu gabe, eta krisi mentalek psikiatrikora eramatea. "Isilpean geratzen direnak argira ekarri" nahi ditu haren iloba Alaitz Melgarrek, "bere partikularrean balio unibertsala ere hartu nahi duen" ikerlan honen bidez. Melgarrek urtebeteko epea izango du lana egiteko eta, ondoren, liburua argitaratuko da.

Alaitz Melgar Agirre (Barakaldo, 1984Ingeles Filologiako gradua eta Berdintasun Masterra ikasitakoa da, eta lanbidez irakaslea da Iralen. Hauxe izango du bere lehenengo liburua.