Aktorea zara? adi eskaintza honi
'Ane eta Peio' errodatzen dabil Lara Izagirre, eta aktoreak behar dituzte!
Aktore bila dabiltza Ane eta Peio: maitasun istorio bat piper artean filmerako. Zehazki, 2009 eta 2011 urte bitartean jaiotako neska-mutilak behar dituzte Peio eta Miren pertsonaiak gorpuzteko, eta baita 28-32 urteko Peio eta 45 urtetik aurrerako andere baten rolak betetzeko ere.
Lara Izagirre da proiektu honen sortzailea, eta Gariza Films zein La Fidéle ekoiztetxeen arteko elkarlana da. Castinga urriaren 29tik 31ra egingo dute Baigorrin; interesa baduzu, eman izena honako helbidean: casting@lafideleproduction.com.
Izagirrerentzat film berezia da; Un otoño sin Berlin zuzendu zuenetik bere bigarren filma izango da: "Nire proiektu pertsonala da hau, lan asko eginda eta zorte pixka batekin nire metraje luzeko bigarren filma izatera iritsiko dena. Urte batzuk neramatzan ideia buruan bueltaka eta 2017an, azkenik, gidoia idatzi nuen. Asturu oneko proiektua dela uste dut, argiz betea, guztiz harrapatua naukana. 2018an garatuko dugu proiektua; gidoia berridatziko dut eta kolaborazioak bilatuko ditugu, filmaziora begira".