'Akelarre' filmak behar zaitu!

Pablo Aguerok casting berria jarri du martxan. Eman izena!

Inkisizioaren istorioa Euskal Herrian lantzen du Pablo Aguero zinegile argentinarraren Akelarre filmak, eta aktore eta figurante bila dabiltza; horregatik, casting berri bat jarri dute martxan. Hauek dira bilatzen dituzten profilak:

- 30-40 urte bitarteko emakume bat; pertsonaia honek ez du hitz egiten, itxura gogorra eta berezia du.

- 20-30 urte bitarteko gizon bat; pertsonaia honek euskaraz hitz egiten du.

- 40-50 urte bitarteko gizon bat; pertsonaia honek euskaraz hitz egiten du eta itxura gogorra du.

- 65-80 urte bitarteko emakume bat; pertsonaia honek euskaraz hitz egiten du.

- 60 urte inguruko gizon bat; pertsonaia honek euskaraz hitz egiten du.

Interesa baduzu, idatzi nathaliecasting@gmail.com helbidera. Gogoratu argazki bat txertatzeaz eta zure datuak zehazteaz. Zorte on!