Airearen kutsadurari mugak jartzeak Europan 50.000 heriotza saihestu ditzake

Osasunaren Mundu Erakundearen arabera atmosferaren kutsadurak urtero 7 milioi pertsona hiltzen ditu.

Osasunaren Mundu Erakundeak gomendatutako mailetara atmosferaren kutsadura mugatuko balitz Europan urtean 50.000 heriotza ekidingo lirateke ikerketa baten arabera. OMEk kalkulatzen duenez urtero kutsadura mota honek 7 milioi pertsona hiltzen dituen eta gaixotasun eta lan absentismorako arrazoi nagusienetako bat da mundu osoan. Hiriak, euren energia kontsumo gehiegiarengatik aire kutsadurak eragindako gaixotasunen fokua dira. OMEk gomendatzen duenaren arabera partikula finek ez dute airean (PM2,5) metro kubikoko 10 mikrogramo gainditu behar. Dioxido nitrogenoari dagokionez (NO2) atalasea 40 metro kubikotan dago. 

Lancet Planetary Health aldizkariak argitaratutako ikerketak estimatzen du heriotza goiztiar hauek Europako ia 1.000 hiritan gertatzen direla. Ikerketak ondorioztatzen duenez aipatutako mailen jaisteak 51.213 heriotza goiztiar ekidin ditzake urtean. Txosten honen egileen arabera, 125.000 pertsona salbatu litezke urtean kutsadura maila horiek mugatuta. 

Honek erakusten du hiri asko oraindik ez direla nahikoa egiten ari airearen kutsadura murrizteko, eta horrek beharrezkoak ez diren heriotzak sortzen dituela. Kutsadura mota honetako heriotzak oso aldakorrak dira, kutsadura mailaren arabera. Madril hirian adibidez, hiriko heriotzen %7 ordezkatzen dute. Polonia eta Txekiar Errepublikak dute heriotza mota honen tasarik altunera, eta baita Berscia, Bérgamo eta Vicenza italiar hiriek ere. Heriotza tasa baxuena duten hirien artean Tromso (Norvegia), Umea (Suedia) eta Oulu (Finlandia) daude eta baita Reykjavik hiri Islandiarra.