Aire libreko zinema proiekzioak egingo dituzte Chillida Lekun

Mikel Gurrearen 'Suro' pelikula emango dute igandean.

A Contracorriente Films zinema-banatzaile eta ekoizleak eta Chillida Leku museoak aire libreko zinema gauak antolatu dituzte astebururako. Zinema europarrean eta independentean espezializatuta dago ekoiztetxea, eta bi film proiektatuko dituzte.

Bihar, hilak 5, Craig Roberts zuzendariaren The Phantom of the Open pelikula emango dute eta igandean, berriz, Mikel Gurrearen Suro ikusi ahal izango dute bertaratzen direnek.

Ateak zazpietan irekiko dituzte eta museoa bisitatzeko aukera izango da ilunabarrean. Ondoren, gaueko hamarretan, filmaren proiekzioa egingo dute.

Ikus-entzuleentzako hamakak jarriko dira, baina  beroki,manta edo antzekoren bat ekartzeko gomendioa egin dute antolatzaileek, eguzkia sartu ondoren tenperatura jaitsi egiten dela eta.

Bestalde, Lurra Cafek piknika ere eskainiko du aire zabaleko zine gauerako. Emanaldietarako sarrerak eta piknika hemen eros daitezke.