Airborn
Iaz utzi gintuen arren, euskal musikaren historian betiko gordeta geratuko den ondarea utzi zigun Mikel Errazkinek. Lan honetan Becky Siegel-en Tempomobile dantza konpainiaren koreografia batentzat konposatu zuen musika. Diskoa, beraz, bi arte adierazpideen batuketaren ondorioa da: musika eta dantza. Eta Errazkinek melodia politak sortu zituen, benetan. Zortzi konposizioak konponketa sotilez aberastuta daude, disko osoa atmosfera berean harrapatuz, baina abesti bakoitzari bere bidea egiten utziaz. Disko lasaia, barea, epela
neska-mutil lagunarekin goxo-goxo entzuteko modukoa.