Airbnb-k murrizketak ezarri dizkie 25 urtetik beherakoei
Festa klandestinoak ospatu daitezen ekiditea da murrizketen helburua.
Koronabirusarekin, diskotekak eta parranda lekuak debekatutako lekuak bilakatu dira, eta gazteek ez dute udan festak egiteko aukera askorik; gauzak horrela, badira etxebizitzak alokatu dituztenak, bertan festa klandestinoak antolatzeko. Hau ekiditeko saiakeran, Airbnb-k murrizketak ezarri dizkie 25 urtetik beherako erabiltzaileei.
Erresuma Batua, Frantzia eta Espainia dira murrizketa horien lehen helmugak; hala, 25 urtetik beherakoek hainbat baldintza bete beharko dituzte plataformaren bidez etxebizitzak alokatzeko. Besteak beste, alokairua erabiltzaileen ohiko etxebizitzatik gertu ez egotea eskatuko dute; dena den, erabiltzaile horiek 3 iritzi positibo eta negatiborik ez badituzte, ez zaie murrizketa aplikatuko.
Neurri hau hilabetez frogatuko dute.