Aia herriaren historia jolas erraldoi baten bidez ezagutzeko aukera

"Arditik ardira" deitzen da jolasa eta Aiako (Gipuzkoa) Dema plazan kokatu dute. Horretarako 836 baldosa behar izan dituzte. 13 metroko luzera eta 6 metroko zabalera duen marrazkiz beteriko lauki erraldoi bat ikusi ahal da plazaren erdian. "Arditik ardira" pertsonak, lanbideak, lekuak edota gertaerak biltzen dituen jolas bat da.

Jolasa zirkuitu moduan aurkezten da eta 63 laukiz osatua dago. Antzara Jolasaren antza du baina hau Arditik ardira deitzen da. Antzarak ardi bilakatu dira eta zubiak, berriz, errota. Dena den, arauak berdinak dira eta helmugara lehenengo iristen denak irabazten du partida. Gainera, ez dago fitxarik, ez eta dadorik ere. Jokalariak eurak dira piezak eta dadoen funtzioa, berriz, plazaren erdian kokatzen den erruletak egiten du.
 
Jokoa Gipuzkoako Aia herrian dago, bertako Dema plazan kokatua. 13 metroko luzera du eta 6 metroko zabalera. Alabaina, tamaina eta kokapena ez dira jolasaren berrezitasun bakarrak. Lauki bakoitzak istorio propioak biltzen ditu. Guztira 63 lauki, hau da 63 istorio, biltzen ditu jolas berezi honek. Belaunaldietan zehar herrian jazo diren 63 zertzelada historiko, hain justu. Herriko kontaketa kolektiboa osatu du Arditik ardira jolasak. 

Aiako Ardi Jolasa Laupauso estudioko diseinatzaileak diren Asier Erguin eta Esti Lizarretak eta Eneko Sanz historialariak sortu eta diseinatu zuten 2019an. Herriko ondarea eta historia jaso eta ezagutaraztea zen proiektuaren helburua.

Horretarako, noski, zenbait iturritara jo behar izan zuten jolasaren sortzaileek; batez ere, bitara. Batetik, Herriko Etxeko artxiboetan gordetako dokumentuak aztertu zituzten eta, bestetik, herritarren oroimenetik jasotako lekukotasunak bilduEgin bisitatxo bat Aiakoa herri politera eta jolastuz ezagutu bere historia
!