Ahotsa gogoan
Robin Williams aktoreak hil aurretik egin zuen azken lanaren aurrerapena ikusgai dago: Absolutely Anything izeneko fantantasiazko komedia. Terry Jones Williams zuzendutako pelikulan Dennis txakurrari eman zion ahotsa Robin Williamsek. Simon Pegg aktoreak antzeztutako irakasle baten maskota da. Monty Phytonek ahotsa jarri dioten extraterrestre taldeak irakasleari nahi duen guztia lortzeko boterea eman eta berak txakurra hitz egin dezan eskatuko du. Azken agur ederra, Williamsen ahotsa ikusleari barrea eragiten eskaini diguna.