Ahots Planeta podcastaren zuzenekoa izango da Hi(zki)bridoak egitasmoaren lehen ekintza

Urriaren 19an izango da eta Albina Stardustek parte hartuko du.

Hi(ZKI)bridoak kultur egitaruaren barruan, Azkue Fundazioak eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) ekoitzitako literatura feministari buruzko Ahots Planeta podcastaren hirugarren edizioa aurkeztuko du zuzenean Idoia Carramiñana podcastgileak, Albina Stardust drag artista ondoan duela.

Hirugarren denboraldiaren lehen atala izango da, eta Idoia Carramiñanak denboraldian zehar aipatuko diren gaiei helduko die, Albina Stardust-ek lagunduta; "norberarenetik eta jolasen bidez, baina literaturarekin lotura eginez betiere”.

Euskararen Etxean egingo dute emanaldia, urriaren 19an, 19:30etik aurrera.