'Ahots bat baino gehiagorekin' erakuskta ikusgai da Gasteizko Artiumen
Hizkuntzaren inguruko hausnarketara bideratzen du bisitaria Katarina Zdjelar artistak Gasteizen berriki zabaldu duen erakusketan. Ahots bat bano gehiagorekin izenburua duela apirilaren 28ra bitarte ikusgai da Katarina Zdjelarren erakusketa Gasteizen.
Urtarrilaren 25ean inauguratu zuten eta apirilaren 28ra bitarte zabalik da Gasteizko Artiumen ikusgai da Katarina Zdjelarren eta Peio Aguirreren arteko solasa.
Hizkuntza eta ahotsa funtsezko tresnak direla adierazten du artistak obra honetan, eta horien bitartez hizkuntzari buruzko gogoetara bideratzen du bisitaria.
Nortasuna, agintea eta komunitatearen gisako kontzeptuek dute protagonismoa erakusketan, eta hausnarketaren bitartez kolonialismoa eta botereen arteko harreko harremanak aztergai ditu Belgradeko artistak.
Katarina Zdjelaren ibilbideak betidanik izan du lotura musikarekin, bere lanek erakusten duten moduan. Bere ikuspuntutik espazio politikoen, fisikoen eta metaforikoen eraketan musikak eta ahotsak duten garrantzia erakusten dute, besteak beste, bere proiektuek.
Erakusketetaz haratago ere iristen da Katarina Zdjelar eta musikalki ere ibilbide azpimarragarria du. Aitormena. World jautsitsaitsutsitsaitsugunea obran, adibidez, euskal rock erradikala uztartzen du, musikaren bitartez hizkuntzak ikastea defendatzen baitu, eta euskal rock erradikalaren nortasuna konpartitzen duelako.
Info gehiago:
Katarina Zdjelar. Of More Than One Voice
Inaugurazioa: 2013kok urtarrilaren 25ean (20:00)
Erakusketa: ARTIUMen Iparra aretoan, 2013ko urtarrilaren 26tik apirilaren 28ra
Komisarioa: Blanca de la Torre
Testuaren egileak: Lucy Cotter, Frans-Willem Korsten, Katrin Mundt eta Luigi Fassi
Sarrera: Blanca de la Torre
Erakusketaren ekoizlea: ARTIUM (Gasteiz)
Babesleak: Mondriaan Fund eta Arabako Foru Aldundia