Aholkularitza dokumental proiektuetarako!
Martxoaren 11n, 12an eta 13an Tabakaleran egingo diren jardunaldietarako zortzi proiektu hautatuko dituzte.
Dokumental proiektuentzako aholkularitza martxan jarri dute. Esku artean lan bat baduzu, ez galdu aurkezteko aukera! Gehienez zortzi proiektu hautatu ahal izango dira martxoaren 11n, 12an eta 13an Tabakaleran (Donostia) egingo diren jardunaldi horietan parte hartzeko.
Aholkularitza horretan parte hartu ahal izateko, interesa duen enpresa bakoitzak eskatutako informazioa bete beharko du inprimaki honetan, otsailaren 26a baino lehen.
Aliantza horren bitartez, halaber, euskal enpresek nazioarteko merkatu eta topaketetan duten presentzia indartu nahi da, besteak beste, ekainaren 24tik 27ra egingo den Sunny Side of The Doc azokan eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroan, IBAIAk irailean antolatzen duena Donostiako Zinemaldiaren esparruan.
Jardunaldiak, Catherine Ulmerren zuzendaritzapean (dokumentaletan eta tailerren prestaketan esperientzia luzea duen profesionala da) egingo dira. Hasteko, banan banako aholkularitzako jardunaldia jarriko da abian, hautatutako proiektu bakoitzari bi ordu eskainiz; azken jardunaldian, berriz, Sunny Side of The Doc azokako formazio arduraduna den Jean Jaques Peretti eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroko ordezkari bat bertaratuko dira, beren ekitaldiak aurkezteko eta haietan parte hartzeko baldintzen berri emateko.
Argibideak edo informazio osagarria jasotzeko IBAIArekin jarri harremanetan:
Telefonoa: 943.32.71.83
Helbide elektronikoa: info@ibaia.org