Ahateek, zortzi bizitza

Katuek zazpi bizitza badituzte, zenbat dituzte ahateek? Pentsa ahate bat ehizatu duzula. Ahateak tiroa jaso du, eta ondoren, baita zakurraren haginkada ere. Hildako ahatea hozkailuan sartu duzu, eta han pasatu ditu bi egun. Baina hirugarren egunean, hozkailua ireki duzu, eta ez al zaizu, bada, ahatea, lepoa tente-tente eta begiak zabal-zabalik, zuri begira geratu! AEBetako etxekoandre bati horixe gertatu zitzaion. Ahateari Perky izena jarri diote, eta animalientzako aterpe batean sendatzen ari da orain.