Agurearen Batmovila

Brian Vann-ek geriatrikotik ateratako superheroia dirudi. 74 urteko agureak hilabeteak eman ditu bere scooter elektronikoa tuneatzen Batmovil baten antzera. Minbiziaren aurkako lasterketa baterako prestatu zuen propio, baina gerora ere erabiltzen jarraitu du Evesham-eko (Ingalaterra) kaleetan zehar 12 kilometro orduko abiaduran paseatzeko. Zaharman!