Agureak alaitzeko taberna

Irlandako Monaghan konderriko zaharren egoitza batean, taberna jarri dute aitona-amonen bizitza alaitzeko. St. Mary egoitzako arduradunen esanetan, garagardo pintak edan ahal izateak bizipoza ematen die batez beste 85 urte dituzten aitona-amonei. Gainera, taberna zabaldu dutenetik, jende gehiago hurbiltzen omen da egoitzara.