Agur xanpu botilatxoei eta kafe kapsulei Europar Batasunean
Europar Batasuneko arauketa berri batek Europan ekoizten diren ontziek sortzen duten hondakin kopuru izugarriarekin amaitu nahi du.
Nola? Ia guztia debekatu: Hoteletako xaboi eta xanpu txikiak, erabilera bakarreko kafe edalontziak, fruta eta barazkietan biltzeko erabiltzen diren plastikoak Plana jada argitaratu da eta helburua 2050. urterako neutraltasun klimatikoa eskuratzea da.
Proiektu berriki aurkeztua izan da eta botilen depositu eta itzultze sistema derrigorra ezarri nahi du erabilera bakarreko plastikorako eta metalezko latentzat, besteak beste.
2030erako ontzi guztiak birziklagarriak izan behar dute. Honela, bezeroek euren erosketan gehigarri txiki bat ordaindu beharko dute. Ondoren, botila itzultzean, adibidez, diru hori itzuliko zaie. Gainera, kafetegietan saltzen diren edarien %20ak ontzi berrerabilgarrietan zerbitzatu beharko dira edo bezeroek ekarritako ontzietan. Portzentaia hau %ñ0 haziko da 2040. urterako. Garagardogileek euren produktuen %10 bete litezkeen botiletan saldu beharko dute 2030. urterako eta %20ra haziko da kopurua 2040an.
Guztira, EBko kideek euren ontzi-hondakinen kopurua %15 murriztu beharko dute 2040rako. Horretarako, online saltzen dutenek ziurtatu beharko dute euren produktua sartzen duten kaxetan, %40 baino gehiago ez dela hutsik geratzen alferrik. Gainera, erabilerarik gabeko ontziak debekatuko dira, hau da, produktua edertzeko bideratzen diren ontzi motak. Hau da, diseinatzen diren ontziek funtzionalitatea lehenetsi beharko dute eta ez estetika. Arau guzti hauek EBko estatu-kide guztiek onartu beharko dute.
Europar Batasunaren estimazioen arabera plastikoaren %40a eta paperaren %50a ontzietan erabiltzen dela. Uste da, batezbeste europar bakoitzak 180 kilo hondakin sortzen dituztela ontzietan bakarrik.
Eta kafe kapsulak zer? Aldatu beharra izango dute. Ontzi fabrikatzaileek lege berriarekin bete beharra izango dute. Kapsulen kasuan birziklatze prozesua geldotzen dute eta biodegradatzen izugarri kostatzen zaie. Horregatik, Europak exijitu du zenbait produktu konpostatzeko modukoak bilakatu behar dutela. Zerrenda horretan daude te poltsatxoak, kafe kapsulak, fruta eta barazkietan itsatsitako etiketak eta plastikozko poltsak.
Zirriborroa argitaratu zenetik erakundeak ez dira gustura agertu. Industriaren esanetan ontzi berrerabilgarriak garbitzeko erabili beharko den energia eta urak inguruneari ontzi hauek ekarriko lizkioketen onurak gaindituko omen dituzte.