Agur Ikeako arkatz eta paperezko metroei

Jasangarritasunaren izenean, altzari enpresak doako elementu horiek ezabatuko ditu.

Inoiz Ikea altzari enpresa suediarra bisitatu baduzue, ziur etxera eraman dituzuela pozarren bertan doan eskaintzen dituzten mini-arkatzak eta paperezko metroak. Dendako altzariak neurtu eta apunteak hartzeko elementu horiek baina, aurki desagertuko dira. Arrazoia? Jasangarritasunaren alde enpresak egingo duen apustu indartsua.

Hain zuzen, enpresa suediarrak bere egin du erabilera bakarrek elementuak ekiditeko konpromezua. Etorkizunean neurri gehiago hartuko dituzte, ekologiarentzat jasangarriak diren produktuak lehenetsiz.

Dena den, ez da arrazoi bakarra. Azkenaldian, geroz eta erabiltzaile gutxiagok erabiltzen dituzte arkatz eta metroak, eta horien ordez, zuzenean mugikorrean apuntatzen dituzte beharrezko neurri eta erreferentziak. Teknolgiak beraz, izan du zerikusirik ere aldaketan. Hala, enpresak jasotako datuen arabera, Ikea bisitatzen duten erabiltzaileen %60 dagoeneko ez du arkatzik edota paperik erabiltzen, eta dena mugikorrean jasotzen dute.