Agin Rezola: "Sujerentzia gehiago gustatu izan zait beti"
Sagardogilea Astigarragan, irrati esataria Info7n, eta bertsolari lotsagabea hamaika plazatan. sexu kontutan ere hain polifazetikoa bada
hau koktela!
Dioten moduan, benetan al da afrodisiakoa Astigarragako sagardoa?
Ez litzateke marketing kanpaina txarra. Akaso Interneteko posta zerbitzuak bonbardatzen hasi beharko dugu viagra iragarkiei konpetentzia eginez. Dena den, probatu nahi duenak (sagardoa) erraza dauka.
Eta non sentitzen duzu zuk zeure burua 'afrodisiakoago': kupel artean, oholtza gainean edo irratiaren beste aldean?
Hori lekuaren araberakoa baino gehiago, konpainiaren araberakoa ez al da izaten?
Edozein maitemintzeko moduko kopla:
Oraindik ez didate kantatu.
Irratsaio erotikoa abiatzeko hitz egokiak:
Egokiena isilik hastea litzateke, baina ez naiz horretarako egokiena. Eta isilik egoteko ere ez.
Eta postrerako
Albondigak.
Zein da sexu kontutarako plaza onena?
Bakoitzak berea izango duela pentsatzen dut. Baina lehen esan dizudan moduan, plazak ez du hainbeste axola konpainia ona bada.
Zeren antz handiagoa duzu larrutan: tigrearena ala panda hartzarena?
Ez nago tigreek eta panda hartzek larrutan nola egiten duten begiratzeko bezain gaixo!
Pornoa ala erotismoa nahiago?
Sujerentzia gehiago gustatu izan zait beti. Beno ez, 15 urte nituenean... Baina utz dezagun erotismoan.
Norekin grabatuko zenuke, ba, gustura film erotiko bat?
Ez zait gustatzen bikoteak itxurak egiten dituenean, eta gutxiago hori filmatzea.
Sekreturen bat aitortuko diguzu
Aurrez esan dizudan guztia gezurra zen.