Agar.IO

Oraingoan, joko sinple baina adiktibo horietako bat aurkezten dizut. Izen bat aukeratzea nahikoa duzu jokatzen hasteko. Joko eremuan puntu txiki bat izango zara hasieran, eta zu baino puntu txikiagoak jan ahala bolumena handitzen joango zara; kontuz baina, jada zu baino handiagoak direnak zu jaten ahaleginduko baitira. Zenbat eta handiago, orduan eta errazago izango duzu aurkariak jatea, baina motelago ere bihurtuko zara. Mundu zabalean konektatuta dauden jokalariekin jolastuko duzu; ea punturik handiena bihurtzerik duzun!