Afrikaren hautua
Disko sorta ederra erosteko aukera egongo da Durangoko Azokan, eta aukeraketa egitea erraza ez denez, Afrika abeslari algortarrari aholkua eskatu diogu. Hona hemen musikariak aukeratutako hamar diskoak.
1-Sagarroi, "Tolouse", Metak. Oso disko ona egin dute: dantzagarria, alaia eta hitz landuak dituena. Haiekin elkarlanean jardun nuen, eta oso gustura aritu nintzen.
2-Inoren ero ni, "Inoren ero ni", Metak. Bap-eko taldekide ohiek euren trebezia erakusten dute disko honetan. Disko landua da, eta oso soinu ona du.
3-Pilt, "Game over", Metak. Musika ibilbide interesgarria du Pilt taldeak. Beraz, euren lana gomendagarria da beti.
4-Fermin Muguruza, "99 04", Metak. Fermin Muguruza Euskal Herriko musika arloko "nagusia" da. Hortaz, ezinbesteko diskoa
5-Betagarri, "Zuzenena", Metak. Betagarriren musika edozein momentuan ipini daiteke gaua alaitzeko. Proposamen dibertigarria.
6-Kokein, "Lotuta egon arren", Gaztelupeko Hotsak. Behin talde hau ikusteko aukera izan nuen, eta ezusteko polita izan zen niretzat. Musika oso "kañeroa" da eta abeslariaren ahotsa paregabea.
7-Gari, "0-tik", Elkar. Beti gustatu izan zait Hertzainak taldeko abeslariaren ahotsa, eta baita haren kanten hitzak ere. Zergatik ez erosi orduan?
8-Dj Axular, "Dj Axular", Oihuka. Axular laguna dut, eta gainera, oso perkusio jotzaile ona da. Dantza egitea gogoko dutenentzako disko aproposa.
9-Txapelpunk, "Tonto el que lo lea", Oihuka. Pentsatu barik erosiko nuke disko hau. Aspalditik ezagutzen dut Iñigitok egindako musika, eta indartsua iruditzen zait.
10-Gainerako diskoen artean baten bat nabarmentzea zaila zait. Edozein proposamen izan daiteke ona.