Africa Baeza: “Bruce Springsteenen zale sutsua baino sutsuagoa naiz"

Nahiz eta Bartzelonan jaio, aspalditik bizi da Nafarroan, Eguesen. Bere izenaren
jatorria nahiko bitxia da: "Aitak bidaiak antolatzen zituen, eta Felix Rodriguez de la Fuente oso laguna zuen. Behin biek adostu egin zuten alaba bat izaten lehenak Africa izena jarriko ziola".


Sukaldean. Zer prestatuko zenuke?
Egun ona egingo balu, parrillada bat. Baina entsaladak gustatzen zaizkit bereziki.


Komunean. Zer irakurtzen duzu?
Ezer ere ez. Ez dut betarik, korrika ibiltzen bainaiz batera eta bestera.



Ohean. Ametsgaiztoa.
Ez naizela Teleberrira garaiz iristen!


Telebista aurrean. Zer ikusten duzu?
Ezer askorik ez; albistegiak… Hiru seme-alaba ditut, eta ez dut aukera handirik izaten.



Igogailuan. Norekin ez zenuke topo egin nahi? 
George Bushen kabineteko kideren batekin.


Dutxan. Zer kantatzen duzu?
Seme-alabak ingurumarian izaten ditut, eta beraz…



Larrugorritan. Non?
Intimitatean.


Lanean. Zer gorroto duzu?
Zuzeneko konexio batek huts egitea.



Oporretan. Nora ez zinateke itzuliko?
Masifikatutako lekuetara: Benidormera…


Parrandan. Noiz pasatu zenuen gaizki? 
Ez dut uste inoiz gaizki pasatu dudanik!



Kiroldegian. Zein kirol?
Igeriketa, baina ez dut askorik egiten.


Kontzertuan. Zein talde?
Bruce Springsteenen zale sutsu baino sutsuagoa naiz. Hamaika lekutan entzun dut: Parisen, Santanderren, Bartzelonan…



Liburutegian. Zein liburu? Une honetan Cien años de soledad amaitzen ari naiz: hori bai maisulana!


Gaztetxean. Noiz azken  aldiz?
Auskalo!!! Joan den mendean.



Elizan. Noiz azken aldiz?
Bataio edo jaunartzeren batean.


Kanposantuan. Zer idatzi beharko lukete zure hilarrian?
"Faltan botako zaituztet".



Zeruan. Non?
Nork bere burua bakean sentitzen duen tokian.


Infernuan. Non?
Tamalez, pertsona askorengan. Eta egunetik egunera are gehiago, gainera.