Adorez

Hamasei urte pasa dira lehen lana argitaratu zutenetik. Beterano izendapenak konnotazio gazi-gozoak izan ditzakeela jakinik, adiera positiboari helduko diogu. Urteetako esperientziak eta bidean jasandako eboluzioak, hastapenera itzultzeko aukera eman die tolosarrei. Sinpletasuna lehenetsi dute formazio aldetik, hirukote formatura itzuli baitira, eta baita soinu aldetik ere, zuzenekoan erakusten duten sendotasuna diskoan islatuz. Lau abestiko EPan ekarpen interesgarria egiteko gai izan dira, Nataliaren berezko ahots gordina tarteko eta ustekabeko Mcren kolaborazioarekin.