Adinekoen bizinahia
Gaztetasuna balio goren bihurtu dugun garaiotan, adinekoak baztertu eta ahaztu egiten ditugu sarri. Arianne Clement argazkilariak lehen planora ekarri nahi izan ditu eta eurengandik ikasteko asko daukagula gogorarazteaz gain, zahartzaroan ere bizitza badela ikusarazi digu.
Arianne Clementek egindako irudietan adineko jendea ageri da, bere burua apaintzen edota bikoteak elkarri maitasuna adierazten, esaterako. Gizartean zahartzoari buruz ditugun ideiak ezbaian jarri nahi ditu irudi hauen bidez eta argi utzi edertasuna, sexualitatea eta desioa bizirik mantentzen dela urteek aurrera eginagatik. "Irudi hauek ikusita jendea zahartzoaren inguruan hobeto sentitzea nahi dut eta baita garai horrekin lotutako erronkak bistaratzea ere", adierazi du argazkilari kanadarrak.
Instagrameko bere kontuan zintzilikatzen ditu berak ateratako irudi asko.
Gozatu irudi eder hauez eta egin zure hausnarketa!