Adinekoei lagun egiteko ehunaka robot banatuko dituzte New York estatuan

Robotek adineko pertsonekin hitz egin ahal izango dute, euren senitartekoekin kontaktuan jartzen lagunduko diete eta egunean zehar bakarrik sentitu ez daitezen ahaleginak egingo dituzte.

New York estatuan, adineko pertsonen artean, 800 robot inguru banatuko dira. New York Estatuko Zahartze Bulegoak (NYSOFA ingeleseko siglekin) entregatuko ditu robot hauek adinekoek hitz egiteko norbait izan dezaten, euren senitartekoekin harremanetan jartzen lagundu diezaioten eta euren osasuna monitaritzatu dezaten. 

Bulegoaren adatuen arabera, estimatzen da, 65 urtetik gorako 14 milioi pertsona bakarrik bizi direla Estatu Batuetan eta kopuru honek hazten jarraituko omen du datozen urteetan. 

Greg Olsen, NYSOFAko zuzendariak aipatu du ElliQ deitutako robotek bakarrik dauden adinekoen osasun arazo geroz eta handiagoa hobetzen lagundu lezakeela eta bide batez laguntasuna eskaini. “ElliQ tresna proaktiboa da, inbiduoarekin izandako elkarrekintzak oroitzeko gai da eta osasuna, zein ongizatea lehenesten ditu estresa gutxituz”, adierazi du Olsenek. 

Lehenengo 800 robotak 75 urtetik gorako adinekoen artean banatuko dira. Etxean instalatzeaz gain, hauek nola erabili ere erakutsiko diete. 

Bulegoaren arabera, robot bakoitzak 250 dolarreko kostua izan du eta hilabetero, hauen funtzionamendua bermatzeko, bakoitza 30 dolar kostako da. Olsenek adierazi du, ordea, hori gutxienekoa dela ElliQ enpatia islatzeko eta erabiltzaileekin loturak sortzeko gai baldin bada.