Adimendun semaforoak
Datuen arabera, Europako Batasunean, 300 bat lagun hiltzen dira astero autoren batek harrapatuta. Askotan, oinezkoen erruz gertatu ohi dira ezbeharrak. Beste batzuetan, aldiz, gidarien erruz, hau da, gidariek trafiko seinaleei eta semaforoei jaramonik egiten ez dietelako. Horregatik, ikerlariak lanean ari dira autoen eta oinezkoen joan-etorriak neurtzeko tresna berezia asmatzeko. Antza, tresnok semaforoetan ipiniko lirateke eta beharraren arabera, semaforoek bidea emango liokete gidariari ala oinezkoari.