Adimen laburrak

Hau baino sexistagorik...! Txinako Guilin hiriko Lermandi parke tematikoan, gona motza daramaten neskei prezio erdian kobratzen diete sarrera. Alegia, 18 urtetik gorako emakumea bazara eta zure gona 38 zentimetro baino gutxiagokoa bada, kasik eskuzabalik hartuko zaituzte. Parkeko zuzendaritzatik, gainera, lotsagabe erantzun dute salaketen aurrean: “Inguru honetan gona laburrak saltzen dituzten postu asko daude. Bertako ehungintza indartzea da gure helburu bakarra”.