Adimen Artifizialaren bidez sortutako irudien lehiaketa antolatu dute Euskaltel Fundazioak eta Bilboko Guggenheim Museoak

Irailaren 30era arte har daiteke parte eta lau irabazlek jasoko dute saria.

Euskaltel Fundazioak eta Guggenheim Bilbao Museoak Imajinatu Etorkizuna izeneko lehiaketa jarri dute martxan. Adimen Artifizialaren bidez sortutako irudien lehiaketa da.

"Inspirazioz betetako konexioak: artea eta teknologia etorkizun gizatiarragoa lortzeko“ leloa du, eta galdera honen inguruan hausnarketa egitera gonbidatu nahi dituzte parte-hartzaileak: "Telekomunikazioen eta artearen arloetako berrikuntzak nola adieraz ditzake hurbiltasuna, tokian tokiko nortasuna eta iraunkortasuna?".

Parte-hartzaileek adinez nagusiak izan behar dute eta Guggenheim Museoaren Lagunen edo Jarraitzaileen kolektiboaren barruan erregistratuta egon behar dute. Hala ez bada, dohainik eman daiteke izena

Izena emandakoan, lehiaketaren jarraibideei kasu eginez, irudiak sortu beharko dira adimen artifiziala erabiliz. Tutorialak ere badira laguntza modura. Hala, prompt bat idatzi eta adimen artifizialak irudi bilakatuko du. Bost aukera izango dira gehienez eta horietako bat aurkeztu behar da lehiaketara.

Aurkeztutako irudiak plataforman agertuko dira eta hamar finalista aukeratuko dituzte lehen hautaketan. Finalisten artean lau irabazle izendatuko dituzte, hiru epaimahaiak erabakiko ditu eta bat herritarren botoen bidez. 

Irabazleek sari ederrak izango dituzte, tartean smartphone bat, urtebetetzeko bazkidetza Guggenheim museoan, eta Adimen Artifizialari buruzko online prestakuntza.

Irailaren 30era arte parte har daiteke lehiaketan eta urriaren 6an hautatuko dituzte irabazleak. Handik bi egunetara egingo dute sari banaketa.