Adimen Artifizialak sortutako margolan batek lehiaketa bateko lehen postua eskuratu du

Tresna digital batek sortu du pintura eta komunitate artistikoak aho batez galdetu du: "Hori artea da?"

Jason Allen artistak Coloradoko Txapeleketa batean Théâtre D'opéra Spatial obra aurkeztu zuen. Bertan, soineko dramatikoak jantzita dituzten emakumeak behatu litezke leiho erraldoi batetik begira. Irudia txundigarria da, barroko ukituak dituen arte-lana. Arte digitalaren kategoria lehenengo saria eskuratu zuen. 

Bere sariarekin pozik, Twitter-en aitortu zuen irudia ez dela berak sortua izan, baizik eta Midjourney deitutako Adimen Artifizialeko tresna batek, nahiz eta ziurtatzen duen bere ekarpena erabakigarria izan zela azken emaitza eskuratzeko. 

Txioak erreakzio ugari eragin zituen eta artistek euren kezka azaldu zuten, artearen gainbehera iragarriz. Izan ere, makinek eta Adimen Artifizialak, egun esklusiboki gizakionak diren prozesuak bereganatuko dituztenaren kezka hazten ari da eta sariketa hau adibide bat baino ez da. Diseinatzaile, argazkilari eta artista grafiko askok euren etorkizuna kolokan dagoela hautematen dute. Allen-en ustez, ordea, makinak gizakiaren ekarpenaren beharra du. Berak kolaborazio moduan hautematen du AA, obra miresgarriak sortzeko beste tresna bat baino ez dela dio. Iritziak iritzi, guztiok ziur galdera behara dugula buruan: artea deitu al geniezaioke horri?