Acrobatic Tenement

Bartzelonako Tallers kaleko Revolver dendara egindako hilabeteroko bisitan aurkitu nuen diskoa. Taldea Relationship of Command (2000, Grand Royal) diskoarekin ezagutu nuen arren, euren lehen lana izan zen honi ere aukera bat ematea pentsatu nuen, eta egia esan, zerikusi gutxi dute bi diskoek. Acrobatic Tenement diskoan post-rock doinuak nabariagoak dira. Dirudienez, martziano bihurtu aurretik gizaki ere izan zen Omar, eta garai haietan punka egiten zuten. El Pasoko gazteak noraino heldu diren ulertzeko adibide polita da.