Accomplish

Agenda sinple eta azkarra da. Android sistema-eragilearentzako agenda aplikazio ugari daude, adibidez, Google Calendar oso erabilgarria da, baina aukera ezberdinak probatzea gustoko dugunez, Accomplish ere probatu behar. Kasu honetan, sinpletasuna du indargune. Alde batetik, betiko agenda izango duzu, eta bestetik, eguneko zereginak kudeatzeko panela. Panel horretan zereginak txertatzeko drag&drop (eraman eta askatu) sistema erabili dezakezu, eta mugimendu bakarrean egun eta ordu jakin batean kokatu. Gainera, zure Google kontuarekin sinkronizatu dezakezu.