Abuztuaren 14tik 18ra bitarte izango dira Goizuetako Festak
Dagoeneko dena prest da, datorren abuztuaren 14an abiatuko diren Goizuetako Festetarako. Aurtengoan ere, zortzigarrenez, Gazte Eguna festetako egitaruaren parte izango da, Goizuetako gazteek jai herrikoien alde egin duten apostuaren ondorioz.
Goizuetako festak abuztuaren 14an abiatuko diren arren aurreko igandetik, abuztuaren 12tik, igandetik, Haurren Egunarekin zer ospatu izango da, gaztetxoenentzat antolatu duten egitarauan.
Jaiak ofizialki, berriz, abuztuaren 14an abiatuko dira, eta urtero bezala eguerdiko 12:00etan izango den txupinazoarekin ekingo diote festari. Festetako lehen egun horretan izango da, besteak beste, Goizuetako Gazte Eguna eta ekitaldiz josita estreinatuko dituzte festak. Hasteko, txupinazoaren ondotik poteoa izango da herrian 14:30etan antolatu duten bazkariaren aurretik. Arratsaldean berriz, Ruta Tabernitikoaren ondoren Peñen irteera izango da 19.30etan, eta eguna behar bezala bukatzeko, 00:00etatik aurrera hasiko dira kontzertuak gaztetxean.
Gazte Bazkarirako txartelak salgai daude dagoeneko Amaia kafetegian, langabetuek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta langileek berriz 15.
Abuztuaren 18ra birarte ere zer ospatu izango da Goizuetan, festak Peñen Egunarekin itxiko dituzten arte. Azken egun honetan, berriz, goizeko entzierroaren eta eguerdiko pilota partiduaren ondoren, 15:00etan peñen bazkaria izango da eta gauean DJ Bull kontzertuarekin amaituko dituzte festak.
Goizuetako Amabirjinak: Egitaraua
Abuztuak 12, igandea HAURREN EGUNA
08:00etan Aurorak
09:30etan Diana, 'Irumaita' umeen txarrangarekin
11:00etan Meza
12:30etan Umeen pilota partiduak
14:00etan Umeen bazkaria Ikastolan
17:00etan Zezenak eta ponyak
18:00etan Haurrentzako berendua
18:30etan Espuma festa
Ondoren Disko-Festa DJ Txokorekin
Abuztuak 14, asteartea GAZTE EGUNA
12:00etan Txupinazoa
Erraldoiak eta buruhaundiak trikitilariekin
12:30etna Poteoa
14:30etan Gazte Bazkaria
17:30etan 'Desafia Zank'
Ruta tabernitikoa
18:00etan zezenak
19:30etan Peñen irteera
20:00etan Gazte Txupinazoa gaztetxean
+ Txaranga
00:00etan Kontzertuak gaztetxean
BeHatx Roja (Hernani)
Pottoka-punk (Txantrea)
Ondoren txaranga
Abuztuak 15, asteazkena AMABIRJINAREN EGUNA
07:00etan Diana dultzaineroekin
08:00etan Entzierroa
10:30etan Meza
12:30etan Aimarren omenaldia,
13:00etan Erraldoiak eta buruhaundiak
18:00etan Lasturko zezenak
19:30etan Bertso saioa: Sebastian Lizaso, Julio Soto eta Iker Zubeldia
22:00etan Afari herrikoia Umore-ona Elkartean
22:00etan Dantzaldia 'Bide batez taldearekin'
01:00etan kalejira Igandea txarangarekin
Abuztuak 16, osteguna SAGARDO EGUNA
11:00etan Puzgarriak
11:30etan Toka
12:00etan Sagardo dastaketa
16:00etan Puzgarriak
16:00etan Mus Txapelketa Iskibin
18:00etan Zezenak
19:30etan Aspeko pilota partidua: Apezetxea-Peñagarikano // Mendizabal III- Cecilio eta 4 1/2
22:00etan Dantzaldia
02:00tan Karaokea gaztetxean
Abuztuak 17, ostirala
11:00etan Buruhaundi eta erraldoiak
12:00etan Bakailo lehiaketaren hasiera
13:00etan Bakailo lehiaketako epai-mahaia
13:30etan Txaranga
18:00etan Herriko 'Umore Ona' dantza taldearen emanaldia
Ondoren dantzaldia 'Laiotz taldearekin
00:00etan Kontzertuak
Mandoilek
Itziarren Semeak
Abuztuak 18, larunbata PEÑA EGUNA
08:00etan Entzierroa
12:30etan Txaranga
13:00etan Pilota Partiduak:
- Herriko beteranoak; Iñaki Lujanbio-JOxenton Apezetxea / JUantxo Apezetxea- BUruxuri
- Goizueta
- Arano
15:00etan Peñen bazkaria
17:00etan Peñen irteera
Ondoren:
Zezenak
Dantzaldia
00:00etan Jaien bukaera ofiziala
00:30 DJ. Bull Gaztetxean
Ondoren Txaranga