Abian da 'Lanbroa"12' udako ikastaroa

Gasteizko Artiumen, gaur hasi eta hilaren 8ra bitartean, praktika performatiboen eta horiek eregiten dituzten kutsaduren inguruko ikastaroa egingo dute. Isabel de Naveran eta Idoia Zabaleta dira kurtsoko komisarioak. Azalpen teoriko, artistiko eta poetikoak eskainiko dituzte ekimenera gonbidatutako adituek, eta seminarioa, hitzaldiak, pelikula baten proiekzioa eta beste hainbat jarduera burutuko dituzte.


Udako ikastaroaren helburua testuinguru jakin eta konplexua sortzea da; bertan hurbilpen teoriko, artistiko eta poetikoek elkarren artean eragiten dute. Hala, praktika performatibo anitzake ta horiek eragindako kutsadurak aztertuko dituzte.

Horretarako David Bestue, Aimar Arriola, Fco. Javier Larreina, Arantxa Martinez, Lola Rubio, Claudia Dias eta Gary Stevens gonbidatu dituzte Artiumera. Nork bere baliabideak erabiliko ditu hainbat ideia eta eztabaida sortzeko. Gainera, Quad I + II filma proiektatuko dute.

Lau egunez, ekintzaz beteriko egitarauaz gozatuko dute parte hartzaileek. 11:00-14:00 eta 18:00-22:00 bitartean izango dira jarduerak. Anima zaitezte!

Ikastaroko jarduerak


David Bestuek gidatutako seminarioa uztailaren 6tik 8ra, Cosas y Puentes izenburupean.

Javier Larreinaren hitzaldia, A diferencia de la repeticion izenekoa

Arantxa Martinez eta Lola Rubiok eskainiko dute The Present izeneko solasaldia

David Bestue eta Aimar Arriolaren arteko hitzaldia, mundu materialaren inguruan

Quad I + II filmaren proiekzioa

Das coisas nascem coisas pieza aurkztuko du Claudia Diasek

Gary Stevensek Rovin Hodd: the stuff eta Not Tony eskainiko ditu