Abian da, Getxoko Zinema Zikloa
Pasa den ostiralean, hilak 26an, abiatu zen Getxon Zinema Zikloak ekimena. Urtero bezala, Cinema Paradiso zikloko filmak ikusi ahal izango dira lehen hamabostaldian, bigarrenean berriz, Zine-Klubeko saioak eta igandetan Haur Zinema nagusituko da.
Adin guztietarako saioak izango dira urritik maiatzera bitarte Getxon nagusituko den Zinema Zikloan. Lehenengo hamabostaldian proiektatuko dituzten filmak, Cinema Paradiso ziklokoak izango dira guztiak, eta bigarrenekoak berriz, Zine-Klubeko saioak izango dira. Gaztetxoentzat ere zer ikusi izango da, izan ere, Haur Zinema ekimenari eskr proiekzioak izango dira igandero.
Azaroan, Getxoko Kultur Etxean ere, hamaika aukera izango dira Zine Kluba eta Cinema Paradiso zikloen baitan. Besteak beste, Malgoska Szumoskaren Elias, Roman Polanskiren Un dios salvaje, Benito Zambranoren La voz dormida, eta The Wish Fish filmak ikusgai izango dira, besteen artean, azken hau euskaraz.
Azaroako egitaraua:
Cinema Paradiso
Azaroak 2, ostirala: 'El perfecto anfitrión' (Nick Tommay)
Azaroak 9, ostirala: 'Bertsolari' (Asier Altuna)
Zine-Kluba
Azaroak 16, ostirala: 'El Topo' (Tomas Alfredson)
Azaroak 23, ostirala: 'La piel que habito' (Pedro Almodovar)
Azaroak 30, ostirala: 'El havre' (Aki Kaurismäki)
Igandeko Haur Zinea
Azaroak 4, igandea: 'Malutatxo'
Azaroak 11, igandea: 'Alvin y las ardillas 3'