Abian da GAZTEZULO Bertso Lehiaketa!
GAZTEZULOko kolaboratzaile izan nahi duzula, egun batez bada ere? Lagun arteko afari guztietan berotu eta bertsotan amaitzen duzula gaua? Bertsolari Txapelketa Nagusia noiz hasiko azazkal gabe geratzen ari zarela?
GAZTEZULOk, Bertsozale Elkartearen laguntzaz, zeuretzat neurrira egindako lehiaketa prestatu du: Bertso Satanikoak atala, irakurleon esku. Lau argazki proposatzen dizkizugu. Bat aukeratu eta irudiak iradokitzen dizunarekin idatzi bi bertso, zortziko txikian.
Lanak entregatzeko epea azaroaren 4ra bitarte izango da zabalik. Orduan, Miren Amuriza, Amets Arzallus eta Erika Lagoma epaimahaikideak jarriko ditugu lanean, eta azaro amaieran emango dituzte jakitera irabazleen izen-abizenak.
Adi: Irabazlearen bertsoak GAZTEZULOren abenduko alean plazaratuko ditugu. Eta sarien artean, Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak, tablet bikaina... eta beste asko! Hasi errimak bilatzen!
Parte hartu nahi baduzu, SARTU HEMEN!