Abian da 'Ganorabako 2013' Komiki Lehiaketa

Martxoaren 31a bitarte zabalik da Basauriko Udal Kultur Etxeak antolatu duen 'Ganorabako 2013' Komiki Lehiaketan lanak aurkezteko epea. Bakarka zein bikoteka zure komikia aurkeztu nahi baduzu adi egon hemen baituzu aukera!



Zabalik da dagoeneko, Basauriko Udal Kultur Etxeak martxan duen Ganorabako 2013 komiki lehiaketan parte hartzeko epea. Gai librean eta edozein teknikatan martxoaren 31a bitarte aurkeztu ahal izango dira lehiaketa honetan parte hartu nahi duten guztiak.

Parte hartuko duten komikilari guztien artean bost sari banatuko dituzte guztira, lehenak 900 euro irabaziko ditu, bigarrenak 450 eta hirugarrenak, berriz, 300. Bestalde, saririk gabeko euskarazko autoreentzat 300 euro eta saririk gabeko Basauriko autorerik hoberenak beste 300 euro jasoko ditu.

2012ko edizioan Yahve Mediavilla, gidoilaria, liburu-saltzailea eta komiki kritikaria, Amaia Ballesteros irudigilea, ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa, eta Juanan Bilbao gidoilari eta eta aktoreak osatu zuten epaimahaia eta aurten berriz ere, epaimahai adituaren esku egongo da azken erabakia.