Abian da Durangoko Zilar Astea

Urtean behin antolatzen den aste tematikoa da Durangoko Zilar Astea, eta aurtengoan martxoaren 20tik apirilaren 1a bitarte luzatuko da. Gai nagusia Durangoko bonbardaketaren 75. urteurrena da, eta hori ardatz harturik, egitarau potoloa prestatu dute antolatzaileek.


Euskarazko kulturgintzaren ekoizpena aztertu eta plazaratzea, diziplinen arteko lotura lantzea, eta herri-kulturgintza ezagutzea izango dira hiru aurtengo Zila Astearen helburu nagusiak.

Ekimenei hasiera eman aurretik, martxo osoan zehar interbentzio didaktikoa egin dute Durangoko eskoletan. Orain baina, martxoaren 20tik apirilaren 1era bitarte, In Memorian ekimena egingo dute Santa Susanan, astelehenetik ostiralera 18:30etatik 20:30etara, eta asteburuetan 12:00etatik 14:00etara, eta 18:30etatik 20:00etara.

Halaber, hainbat hitzaldi, prentsaurreko, ikuskizun, antzerki, etab. egingo dituzte, den denak orain 75 urte gertatu zen Durangoko bonbardaketaren inguruan.


Egitaraua


Martxoak 22, osteguna
Prentsaurrekoa Plateruenean, 11:00etan

Martxoak 24, larunbata
Bonbardaketak literaturan izan duen presentziari buruzko literatur eskola Iñigo Aranbarriren eskutik. 10:00etan, Udal Liburutegian.

Martxoak 24, larunbata

Eguerdiko 13:30etan Santa Anan hasita, kalez kale gerrako abestian kantatzen joango dira.

Martxoak 27, asteartea
Jon Irazabal-Gerediaren Guda Zibila Durangaldean 1936-1937 / La Guerra Civil en Durangaldea 1936-1937 liburuaren aurkezpena eta Durangoko Bonbardaketa dokumentalaren proiekzioa, Santa Susanan, iluntzeko 19:00etan

Martxoak 28, asteazkena

1937 gaur, Diziplina anitzeko abangoardia ikuskizuna eskainiko dute Plateruenan iluntzeko 20:00etan. Gotzon Garaizabal, Peru Madalena, Paddy Rekalde, Ekaitz Aiarzaguena eta Peio Salaberriak egindako antzezlana izango da.

Martxoak 30, ostirala
Karrika Antzerki Taldearen eskutik, Lurra Astinduz antzezlana San Agustinen, 22:00etan.

Martxoak 31, larunbata

Ibilaldi kulturala egingo dute Durangon 18:15ean, Kurutziagatik hasita.