Abian da Bilbao Hiria 24. Pop-Rock Lehiaketa
Europako musika talde gazteen erreferentzia bilakatu da Bilbao Hiria Pop-Rock lehiaketa, eta urtez urte talde bikainak irteten dira bertatik; aurtengoan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Hiru kategoriatan parte hartu ahal izango dute taldeek, pop-rocka, metala eta beste joerak, eta dirusari potoloez gain, Bilboko Aste Nagusian eta Azkena Rock jaialdian jotzeko aukera ere izango dute zenbait irabazleek.
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak antolatutako lehiaketak 24. edizioa du aurtengoa. Euskal Herrian ez ezik, estatuan eta baita Europa osoan ere ospetsu egin da, eta The Riff Truckers eta The Free Fall Band izan dira, besteak beste, azken edizioetako irabazleak.
Izena emateko epea maiatzaren 31ra bitarte dago zabalik. Lehiaketan talde europarrek soilik parte hartu ahal izango dute, eta taldekideek 35 eta 18 urte bitartekoak izan behar dira. Gainera, disko bat baino gehiago kontratu diskografiko bati loturik duten taldeek ezingo dute izenik eman. Aurreko edizioren batean parte hartu duten taldeek aurten ere egin ahal izango dute, baldin eta aldez aurretik lehen saririk lortu ez badute. Eta noski, konposizioek jatorrizkoak izan beharko dute.
Lehiaketa hiru fasetan banaturik egongo da, eta lehen aukeraketa epaimahaiak egingo du iraila baino lehen. Ondoren, fasea gainditu duten 38 taldeek iraila eta azaroa bitartean joko dute Bilborock aretoan, eta bertatik epaimahaiak beste aukeraketa bat egingo du; horiek azken kontzertu bat eskainiko dute, eta garailea bertatik irtengo da. Noski, kategoria bakoitzeko sari bat izango da.
Izena emateko
Webgune honetan sartu eta inprimakia bete.
Horrekin batera:
- Hiru kanta, mp3, ogg edota wma formatuan
- Argazki bat, jpg, bmp edo png formatuan
- Taldearen ibilbidea doc, docx, odt edota pdf formatuan
Sariak
Eskudirutan
Pop-Rock modalitatean
- 1. Saria 5.000 euro
- 2. Saria 2.500 euro
- 3. Saria 1.000 euro
Metal modalitatea
- 1. Saria 5.000 euro
- 2. Saria 2.500 euro
- 3. Saria 1.000 euro
- 1. Saria 2.700 euro
- 1.000 euro
Bestelako sariak
- Bilbao Hiria saria Bilboko talderik onenarentzat: Emanaldia Bilborock aretoan
- Aste Nagusia saria Bilboko rock talde onenarentzat eta Bizkaiko talde onenarentzat (Emanaldia 1013ko Asten nagusian, Bertako Rock taldeentzako eszenatokian)