Abenduaren 1etik 9ra Euskal Astea antolatu dute Erroman
Datorren asteburuan abiatuko da Erroman Settimana Bascaren edizio berria, bertako Associazione Culturale Euskara eta Upter Unibertsitateko Euskara sailak urtero-urtero antolatzen duten Euskal Astea. Abian duten egitarau interesgarriari esker, euskal musika, zinema, gastronomia eta dantzak dastatu ahal izango dira zuzenean, Italiako hiriburuko areto nagusienetan.
Abenduaren 1ean, datorren larunbatean, abiatuko da bertze behin, urteko sasoi honetan Erroman ezinbertzeko hitzordu bilakatu den Settimana Basca edo Euskal Astea. Bertako Euskal Etxeak, ACEk, Upter Unibertsitateko Euskara Sailarekin batera egitarau interesgarria antolatu dute datozen egunetarako.
Ekitaldiak larunbatean, abenduaren 1ean, abiatuko dira, arratsaldeko 17:00etan eta egitaraua euskal dantzen ikastaroak estreinatuko ditu. Larunbatetik aurrera, gainera, euskal dantza, gastronomia, literatura, musika eta zinema zuzenean ikusi ahal izango dute bertaratuko diren euskaltzale guztiek.
Azken eguna berriz, abenduaren 9a izango da, eta arratsaldeko 18:30etatik zer ikusi izango da. Egitaraua, berriz, abenduaren 9an 21:00etan hasiko duten kontzertuak itxiko dute. Bertako taldeen artean euskal doinuek ere tartea izango dute, izan ere, bertan ariko da Anari.
Egitaraua:
Abendudak 1:
17:00 Euskal dantzen ikastaroa
20:00 Euskal afaria
22:00 Tapia eta Leturia + PATRES Vitiorum Otiorum Que
Clip Alessandrino aretoan
Abenduak 3:
19:00 Aperitiboa Cineclub Deotur aretoan
20:00 Proiekzioa.
"Amost blue - Ilun, ia ia ilun" irrati nobelaren aurkezpena
Abenduaren 5:
19:00 Liburu aurkezpenak:
Adriano Cirulliren "L'ascia e il serpente"
Marco Laurenzanoren "Paese Baco e libertà"
Aperitiboa eta eztabaida egileekin, Lottantuno aretoan.
Abenduak 6:
21:00 "Eutsi" filmaren proiekzioa Spazio Oxygen aretoan
Abenduak 7:
21:00 Pintxo afaria eta kontzertua La Strada etxean
Abenduak 8:
18:30 Erakusketa eta laburmetraien proiekzioa
20:00 "Aspettando Godrò" antzerki ikuskizuna
21:00 Kontzertuak Radio Rossaren alde Hulla Hop Klubean
Anari + Danso Key + Diana Tejera
- djset: donasonica Pinklò Fred Montgomery
- vjset: Laura Laakso