Abandonatutako txakur batek ehun koala salbatu ditu

Bere usaimen bikain eta energia izugarriagatik, sute batetik, ehun koala salbatu ahal izan ziren Australian.

Bear izeneko txakurraren historia ez zen modurik onenean hasten. Bere jabeek abandonatu egin zuten energia gehiegizko jokabideak zituelako. Abandonatzea pairatu ondoren, ordea, heroi batean bilakatu zen txakurra Australiako sute batetik ehun koala salbatu ondoren, honegatik sari bat eskuratzeraino iritsiz. Koolie arrazako txakurra Animalien Ongizaterako Nazioarte Funtsaren bitartez saritua izan da. 


Jakin ahal izan denez, Bear jokabide arazotsuenagatik abandonatua izan zen. Alabaina, bere gehiegizko energiak ehun koala salbatu ahal izan ditu. Izan ere, arraza hau mugarik gabeko energiagatik eta jolasteko obsesioagatik dira nabarmenak, ez dira horiek, ordea, zertan jokabide desegokiak izan, besterik gabe norberaren bizitza estiloaren bat datorren txakurra adoptatzea da gakoa. 

Dirudienez, Bear-ek ohikoa baino usaimen zorrotzagoa izaki, suteek suntsitutako gunean erreskate taldean sartu zuten. Honela, animalia hauek salbatzeko gakoa izan zen. Egungo txakurraren tutorea den Romance Cristescu-k aipatu du txakurra baldintza egokietan dagoela.