A la folie… pas du tout (Solo te tengo a ti) **

Pintura ikasle gaztea da Angelique ederra, eta Le Garrec medikuarekin maiteminduta dago. Gizona, ordea, ezkonduta dago, eta haren emazteak haur bat espero du. Maitasun ezinezkoa dirudi. Pasio eroak bultzatuta, trikimailurik makurrenak erabiliko ditu Angelique maltzurrak maitearen bihotza bereganatu ahal izateko. Laetitia Colombani zinemagile frantziarrak Audrey Tatou —Amelie filmeko protagonista— eta Samuel Le Bihan aktore apartak bildu ditu estreinako filmean. Thriller kutsuko komediatxo dramatiko artifiziala da.