A Guided Tour Of Madnessm
Izugarria! Madness ezagutzen baduzu, gozamen hutsa izango da box-set hau, are gozagarriagoa Ingalaterrakoak oraindik entzun ez badituzu! Hiru diskoz eta dvd batez osatutako lan honek Londreseko ska-pop talde mitikoaren ibilbide osoa ezagutzeko aukera dakarkigu, euren 70 abesti eta Madstock92-ko zuzeneko ikus-entzunezko bat biltzen baititu. Liburuxka batekin osatua eta luxuzko aurkezpenarekin, bikaina. Historiako talde zoroenetakoa den honen mailara egindako lana. Badakizu, One Step Beyond!