A escondidas

Ibrahim eta Rafa bi nerabe dira. Lehena, legez kanpo dagoela-eta, bi egunen buruan Marokora bidaliko dute. Bigarrenak Marta du zain, baina ezin dio nahi duena eman. Bi ihesaldi, eta bidegurutze bat. Etorkinen egoera eta lehen maitasuna aztergai Izarren argia (2010) dramarekin debutatu zuen Mikel Rueda bilbotarraren bigarren film luzean.