A dangerous method
Sigmund Freud psikoanalisiaren aitak bere ikasle Carl Jungekin eta honen paziente Sabina Spielreinekin izandako benetako harremanean oinarritua. Desira sexualaren barrenak eta ezagutza intelektuala aztergai hartuta, gizakiaren senik sakonenen gaineko gogoeta plazaratzen du filmak. Horretaz gain, Shame maisulana heldu bitartean, Fassbenderrekin gozatzeko aukera ezin hobea ere bada hau.