“A bocajarro” eta “Sopla, Sopla”

Iruñearren diskografia osatzeko aukera ezinhobea. Potatorekin batera egindako diskoaren ondoren “A bocajarro” etorri zen, 1998an. Urtebete beranduago “Sopla, sopla” mini LP-a karrikaratu zen. Oraingoan lan biak disko bakar batean bildu dituzte eta grabazioa hobetu dute. Besteak beste, “Maki navaja” eta “Urroztarra, fuerza y garra” klasikoak entzuteko bigarren aukera izango duzue.