700 katuren konpainian

Lynea Lattanzio 700 katurekin batera bizi da hamabi hektareako etxean, Parlier-en (Kalifornia). 1986 urtean hasi zen animaliak biltzen, dibortziatu ostean. Ordutik,  abandonatutako 19.000 maskota baino gehiago hartu ditu etxean eta familia berriak bilatu dizkie. Jarraitzaile asko ditu Interneten, baina ez hainbeste auzoan: “Etxe horri sekulako kiratsa dario”, diote bizilagunek. Topatuko al du bigarren senarrik?