7.000 osasun langile hil dira pandemian

Amnistia Internazionala erakundeak zabaldutako datuak dira; Mexikon hil da gehiengoa, 1.320 gutxienez.

Koronabirusaren pandemia ez da amaitu, eta ikasturte berriaren hasierak zalantza handiak sortu ditu. Bitartean, birusak aurrera egin du, eta bidean gaixoak eta hildakoak pilatuz doaz etengabe. Gauzak horrela, Amnistia Internazionala elkarteak datu kezkagarriak zabaldu ditu; pandemia hasi zenetik, munduak 7.000 osasun langile hil dira birusaren ondorioz.

Mexiko da osasun langile kopuru handiena galdu duen herrialdea; datuen arabera, gutxienez 1.320 mediku, erizain eta laguntzaile zendu dira pandemian. AEBetan ez dira oso atzean gelditu; bertan, 1.077 osasun langule hil dira. Brasilen 634 heriotza erregistratu dituzte, Hego Afrikan 240 eta Indian 573. Hain zuzen, kutsadura tasa nabarmen zabaldu da Indian azken hilabeteetan. 

Espainian 63 osasun langile hil dira, eta Frantzian, 27; Europako zifra altuena Erresuma Batuan aurkitzen da, 649 hildakorekin. 

Datu gehiago ezagutzeko jo Amnistia Internazionalaren webgunera.