60 ordu zoologikoan

Bertsolari gisa bati baino gehiagori ezaguna egingo zaion Gorka Etxeberria Casqueirok autoeditatutako poema liburua plazaratu du. Asteburua, desfasea, lagunartea, futbola, sexua, taberna zuloa edota lana bezalako gaiez dihardu estilo zuzen, narratibo eta praktikoan. Arrapaladan bizi den animaliaren begietatik egiten digu edozein asteburutako ostiraleko 19:00etatik asteleheneko 7:00etara bitartean bizi duenaren argazkia.