60 eguneko ogia

Austinen dagoen Texaseko Unibertsitateko laborategian eta Microzap enpresaren gidaritzapean, 60 egunez gogortu gabe irauten duen ogia garatu dute. Mikrouhin labe modukoan ogia lehortzen duten esporak hiltzen dituzte, eta bi hilabetez gorde daiteke, edozein unetan ogitarteko eder bat egiteko prest.


Britainia Handiko Ingurumen, Elikadura eta Nekazaritza Departamentuak lorpenarekiko poza azaldu du, herrialdean saltzen den ogiaren %32 zaborretara botatzen baita, zahartuta. Ogi ekoizleek, ordea, beren zalantzak dituzte, produkzio kostuak guztiz doiturik dituen sektorean galera ekonomikoak eragingo dituelako.