5.000tik gora lagun biluzik Sydneyn

Spencer Tunick argazkilariak atera die argazkia, Sydneyko gay eta lesbianen elkarteak antolatutako ekimenean. Australiako hiria berdintasunera bidean lanean ari dela esan du argazkilariak.


Tunickek antzeko argazkiak atera ditu munduko hamaika hiritan. Hala nola, New Yorken, Amsterdamen eta Donostian.